JAVIER MUGURUZA GURE ESKOLAN
Abenduaren 21ean Javier Muguruza, idazle eta abeslari famatua, gure eskolara etorri zen . Bere liburua "Jon eta zaldiak" LH1, LH2 eta LH3 aurkeztu zuen. Irakurle txiki hauek, pozik hartu zuten parte hitzaldi honetan. Batzuk liburua gelan irakurrita zeukaten aurretik eta galdera mordoa prest zituzten. Oso idazle majua da Javier eta saiatu zen den-dena erantzuten. Batzuk komentatzen zuten istorio triste xamarra zela.Beste batzuek hunkigarria zela. Ados egon ziren oso ipuin errealista zela esan zenean eta gaur egungo arazoak bertan argi agertzen direla.Eskerrik asko Javier gurekin egoteagatik eta jarraitu guretzako istorio politak asmatzen eta idazten!
Talde eragilea.

Zabaldu
del.icio.us



