Irakurle txokoa
Ipuinak liburuetan, ipuinak ahoan, antzerkian, zineman, ipuinak gure blogean. Hemen duzu ipuinak irakurtzeko prestatu dugun txokoa. Eseri apurtxo baten eta ipuinaren gainean klik egin.

Ipuinak liburuetan, ipuinak ahoan, antzerkian, zineman, ipuinak gure blogean. Hemen duzu ipuinak irakurtzeko prestatu dugun txokoa. Eseri apurtxo baten eta ipuinaren gainean klik egin.


Eskolako guztiok gure bidaiari hasiera emateko gimnasioan elkartu ginen eta talde eragileak lau ipuin hauen esketxak antzeztu zituen: "Edurne Zuri eta Zazpi ipotxak", "Loti Ederra", "Txano Gorritxo" eta "Errauskino". Oso ondo prestatu zuten eta gainera oso originalak izan ziren. Bai, ipuinek ez zuten ohiko amaiera izan, beste bat asmatu zuten.

Irudia begiratu eta gogoraraziko dizu
OSO ONDO! Zuei esker esketxa guztiak gogoratu ditugu. Laster hemen izango dituzue.
Zeruan urdina
lurrean belarra
hondartzan harea
itxasoan ur tantak
eta gure eskolan ...
IPUINAK
Sakatu argazkiaren gainean eta etorri gurekin ipuinen mundu zoragarrira!
ERNE BIDAIARIAK!!!
Historiaurreko gizakiak, piratak, mendizaleak, dinosaurioak.... izanik Afrikara, Ameriketara, munduari bira eman diogu... eta Ilargira ere joan gara.
Orain beste bidai bat hastear dago. Prestatu zuen motxilak! Bete itzazue ilusioz,gogoz,jakinminaz eta gehin bat... IRUDIMENEZ!!!.
Bidai honetan une barregarriak pasatuko ditugu, batzutan emozioz beteak, besteetan beldurgarriak ... baina guztiak fantasiaz eta ilusioz josita.
Topatuko ditugun pertsonaiek gurekin egin dute amets, irudimenezko mundura joaten lagundu digute, beste batzuekin beldur ikaragarria izan dugu... baina denak ahaztu ezinak
EZETZ ASMATU ZEIN IZANGO DEN BIDAIA!!!.