Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Martxoa 2008

Edurne zuriaren esketxa

perretxiko 14/03/2008 @ 15:20

 

ESKETX MODERNOA BENETAN!
Edurne zuri
- Sorgina: Tori, tori sagar eder hau.
- Edurne zuri: Nahiago dut txokolatezko palmera bat.
- Sorgina : Tori, platano honek energia asko emango dizu.
- Edurne zuri: Nahiago dut Actimel bat.
- Sorgina: Tori, madari zoragarri hau.
- Edurne zuri:- Aizu, aizu modernizatu behar zarela!
- Ipotxak: Aigo, aigo, ipotxak gara gu. Hanka txiki, hanka txiki ,bihotz handi.
               (Bi aldiz)

Errauskinoren esketxa

perretxiko 14/03/2008 @ 15:17

 

 

errauskino AI, ZE POLITA DEN GURE "ESKETXTIÑO"!

 

 

 

 

 

  • - Ama ordea: Garbitu hori oraintxe bertan!
    - Errauskiño: Buf...zelako lan gogorra!
    - Ama ordea: Ai, ze guapa naizen!
    - Printzesa: Kapa honekin nire printzea nor den jakingo dut...
    Bai, zu zara nire printzea! Goazen ezkontzera!!

Txano gorritxo eta otsoaren esketxa

perretxiko 14/03/2008 @ 15:12

BENETAN ONDO PENTSATUTAKO ESKETXA DA HAU !!!

 

 

zam-ip-18.jpg- Txano gorritxo: Amona, nora zoaz otso jaunarekin?
- Amona: Ezkondu garenez, eztei bidaiara goaz. Benidorrera!
- Txano gorritxo: Amona, eta ipuina?
- Otsoa: Ipuina hor konpon, goazen! Bestela hegazkina galduko dugu eta.
- Txano gorritxo: Jooooeeee!!!!!
- Otsoa: Ai, ze polita zaren!!

Loti ederraren esketxa

perretxiko 14/03/2008 @ 15:10
HAU DA GURE ESKETXEN ONENETARIKO BAT
zam-ip-20.jpg
- Printzea: Mua (muxua)...
- Printzea: Goazen ezkontzera!
- Loti ederra: Ezkontzera? Hainbeste urte lo egonda
nik diskotekara joan nahi dut!
- Printzea: Diskotekara?
- Loti ederra: Gora rock and rola!!!!

 

Aizpea Goenaga gure eskolan

perretxiko 14/03/2008 @ 15:06

Martxoaren 7an Aizpea Goenaga gure eskolan egon zen. Etorri baino lehenago berak idatzitako bi liburu irakurrita genituen: "Ni ez naiz txotxolo" seigarran mailan eta "Lauterdi pirataren altxorra" lehenengo mailatik 5. mailara.

Hona hemen gure bertsolariek, Aizpea Goenagarentzat egindako bertsoa: Aizpea Goenaga

  •  Zamudioko eskolak
  • nahi du zoriondu
  • euskal kulturagatik
  • baitu borrokatu
  • lore sorta ederra
  • zuri oparitu
  • mila zorion eta
  • horrela jarraitu
  • Asko ikasi eta asko dibertitu ginen zurekin Aizpea. Eskerrik asko!

 

 

Ipuinak asmatzeko makina

perretxiko 14/03/2008 @ 14:56

Askotan ipuinak asmatu nahi ditugu eta ezin! Bazenekien horretarako nafartarrek makina berezia dutela eta aspertuta daudenean ipuinak asmatzen dituztela? Haiekin tratuetan ibili gara eta, fabore bezala, epealdi labur baterako izatea lortu dugu, gainera ezer ordaindu barik. Eskerrik asko.

Ea ba, nor animatzen den! eta mesedez ipun polita asmatzen baduzu, txukundu, luzatu, konpondu pitin bat eta bidali. Bai, makinak ez dira perfektuak eta zure laguntza beharko dute.

Prest zaude? Ausartu zaitez eta sakatu iruditxoaren gainean:

makina