Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Maiatza 2008

Eskolako asanblada

perretxiko 19/05/2008 @ 16:16

Azkenean heldu da eguna. Hainbeste lan egin ondoren, guztiok gela bakoitzeko ipuin bana entzuteko aukera izan dugu.

zam-asm-2.jpg

Beti bezala, guztiok elkartu gara eskaileretako batzarrean eta prest izan gara asmatutako ipuin onenetariko batzuk irakurtzeko eta entzuteko. Lan zaila, ezta? Agian, besteen aurrean agertzen garenean urduri jartzen garelako. Baina dena ondo atera da. Ipuin politak entzun ditugu eta ederto pasatu dugu.

irakurketa prestatzen

Aurreko frogen emaitzak ere ezagutu ditugu eta gehienok ondo bete ditugula entzun dugu. Bete ez dutenek saiatuko direla konpromisoa hartu dute.

Asanblada amaitzeko hurrengo egunetan prestatu behar ditugun frogak jaso ditugu:

Hurrengo frogak ekainaren 5ean eta 21ean, larunbateko eskolako jaian, egin beharko ditugu.

Eskolako jaian "Ipuinen mundura" joango gara eta LH-koek Peter Pan ipuina landuko dugu. Gai horren inguruan mozorratuko gara, hau da, Peter Pan, Kanpaitxu, Wendy, Garfio kapitaina, piratak eta ume galduak izango gara. Egun horretarako piraten inguruko abestiak eta koreografiak prestatu beharko ditugu. Abestiak hauek izango dira:

- Lehen mailakoek: "Pirata hanka motza".

- Bigarren mailakoek: "Itsasontzi baten".

- Hirugarren eta laugarren mailakoek: "Piraten abestia".

- Bosgarren mailakoek: "Bandera, untzi eta kalabera".

- Seigarren mailakoek:"Pirata egurzangoa".

Beraz, badakizue, ikasi, ondo prestatu eta mozorroak aurkitu edo egin.

GURE IPUINAK

perretxiko 19/05/2008 @ 12:07

Hemen duzue hirugarren mailako Arelyk asmatu duen ipuina. Beste ipuinak ikusteko egin klik hemen.

PRINTZESAREN ZAPATAK

Bazen behin, Zamudioko herrian Leire izena zuen printzesa polit bat. Leire oso triste zegoen. Zapatak galdu zitzaizkion basoan. Bila eta bila aritu zen, baina ez zituen aurkitzen. Oso nekatuta zegoenez, lo hartu zuen zuhaitz baten alboan.

Bitartean, Sander printze dotorea, basotik zebilen paseatzen. Bat-batean, Sanderrek urtxintxa txiki bat ikusi zuen, ahoan zapata zuela. Urtxintxak printzea ikustean, beldurtu eta korrika bizian alde egin zuen. Orduan, Sanderrek zapata hartu zuen. Zapata apurtuta zegoen, urtxintxak koska egin ziolako. Sanderri nazka eman zion, animaliaren adurra zuelako. Horregatik, zapata bota egin zuen. Printzeak, orduan, bere ibilaldiarekin jarraitu zuen. zapatilak.jpg

Sander txistuka eta kantari hasi zen eta Leire esnatu zuen. Leirek printzea ikusi eta ea zapatarik ikusi ote zuen galdetu zion. Sanderrek baietz erantzun zion, baina apurtuta zegoenez, bota egin zuela gaineratu zuen. Leire penatuta geratu zen eta printzea, orduan, piska bat errudun sentitu zen.

Horrexegatik, zera esan zion printzesari:

- Egon lasai, nik zapata dotoreak egiten dakit eta zuri inoiz egin ditudan politenak oparituko dizkizut.

Honela, biak pozik geratu ziren.

Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta irten dadila Zamudioko plazan!

 

 

 

Gure ipuinak idazten

perretxiko 07/05/2008 @ 11:31
Ordua heldu da guk geuk gure ipuinak asmatzeko. Baina, nondik hasi?
ipuinak idazten
Irudimenari laguntzeko irudi batzuk aukeratu ditugu eta horrela errazagoa egingo zaizue, ezta? Guztien artean bat hartu, zure lagunarekin batera arkatza zorroztu eta ipuin zoragarria asmatu!
gure ipuinak zapatak
Ez ahaztu datorren eskailerako batzarrean ipuin kontalariak izango zaretela.
ANIMO ETA ONDO PRESTATU!

Atzera begira: egindakoa gogoratuz

perretxiko 07/05/2008 @ 11:17

Gogoratzen zarete nola abiatu ginen ipuinen mundura? Martxoko ostegun hartan kotxe hegalariak prestatu, mozorro magikoak jantzi eta "Sekula betiko" lurraldeko bidea hartu genuen.

Ipuin bidaiaren hasiera

">Zabaldu begiak eta gogorarazi!!

Gure eskola ipuina bihurtu zen

perretxiko 06/05/2008 @ 13:20

Ipuin mundura goaz


Erakusketa ikusteko argazkiaren gainean sakatu

Bazen behin Txorierriko eskola urdin-urdin bat. Urdina zerua bezala, itsasoa bezala edota ume txiki batzuen begi handiak bezala. Baina bertako ikasle askok kolore gehiago nahi zuten:gorriak eta berdeak, moreak, arrosak eta horiak...Ostadarraren kolore guztiak!

- Baina nola lortu gure eskola kolore guzti hoiekin margoztea?, -esaten zuten kezkatuta.

Halako batean Haur Hezkuntzako ume bati otu zitzaion : "Ipuin mundua"  eskolan sartuko dugu.

Eta pentsatu eta egin.

Horrela eskola kolorez eta fantasiaz bete genuen.