Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Urtarrila 2009

GURE TXITAK JAIO DIRA

perretxiko 21/01/2009 @ 15:47

Gure eskolan txitak jaio dira. Orain dela hogeita hiru egun inkubadoran jarritako hamazortzi arrautzetatik sei txita jaio ziren:Hodeitxo, Horitxo, Kattalin, Izartxo, Ilargi eta Eguzki.Poxpolinen arrautzak ere izan genituen, baina zoritxarrez ez ziren jaio. Lehenengo mailako gelan ditugu txita zaratatsuak baina harrigarria bada ere azalpenak entzun eta oso formal daude. Jadanik pixka bat hasi dira. Gora gure txitak!

Handiak egiten direnean Inmaren baserrira eramango ditugu, bertan leku aproposagoa izango dute eta. Ama eta aita oso onak izan gara eta egunero janari-edaria eman eta kaiola garbitu dugu. Euskera piloa entzun dute eta euskaldun peto-petoak dira. Ez dute pio-pio esaten, ez, gureek txio-txio esaten dute.

Zoriontsuak izan txita maiteak!

ANTZOKIZ ANTZOKI POZ-POZIK

perretxiko 14/01/2009 @ 15:49

Barakaldoko antzoki politan izan gara ¨Bremengo musikariak¨antzezlana ikusten.Oso ondo antzeztu zuten bertako aktore eta aktoresa zoragarri horiek.Lehen hezkuntzako ikasle guztiek joan ginen egun ezberdinetan eta primeran pasatu genuen...bueno... hoberen... hasiera ziklokoek.

Froga batzuk ere gaindituta daude:kometa erraldoiak margoztea, antzerkiak, kantak, dantzak prestatu eta musikari eta dantzari famatuen biografiak landu, hormairudiak egin eta ikaskideei kontatu. Baina guretzako garrantzitsuena EUSKERAZ EGITEA da eta hori ia-ia denok bete dugu.

1.mailakoek Errusiar koro bat osatu zuten eta Kattalin abeztu zuten, 2.mailakoek Strauss-en valsa dotore dantzatu eta liluratuta geratu ginen. Gero 3.mailakoen txanda izan zen eta Bremengo Musikarien antzerkia ederto baten antzeztu zuten.4-5 eta 6.mailetan biografiak landu genituen, haien artean: The Uski's,Juan Crisostomo de Arriaga,Donostiko Orfeoia,Selekta Kolektiboa eta Gatibu . Eskailerako batzarrean beesteei azaldu, hormairudiak erakutsi eta talde hoiekin elkarrizketa imaginarioak egin genituen.Asko ikasi eta dibertitu ginen.Orain musika tresnak egiten ari gara eta dantza klasikoa eta modernoa entsaiatzen. Ez dakigu zer gertatuko den baina ederto pasatzen dugu eta ...aurrera!

dantza