Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Martxoa 2009

HERRI KIROLAK

perretxiko 23/03/2009 @ 15:06

Pasa den ostiralean, martxoak 6,  5. eta 6.mailako neska- mutilak Marijerekin,  Heziketa Fisikoko irakaslea,  Deriora joan ginen trenez. Herri Kirolen erakusketa bat ikusi genuen. Han Iñaki deitutako mutil batek azaldu zigun Euskal Herriko herri desberdinetako kirolak nolakoak ziren eta zer nolako tresnak erabiltzen ziren. Ondoren bideo bat ikusi genuen horri buruz. Oso ondo pasatu eta asko ikasi genuen.

neskak-trontzan.jpg

 

ANIMA ZAITEZTE ERAKUSKETA IKUSTERA!!!!!!

 

5. eta 6. mailakoek

 

IDAZLEAK ESKOLAN: YOLANDA ARRIETA GUREKIN

perretxiko 18/03/2009 @ 15:46

Aste honetan , martxoak 6, Yolanda Arrieta idazlea egon da gurekin. Sentikortasunaz eta irudimenaz baliatuz, "Denboraren kanta kontuak" liburua aurkeztu zigun. Urtaroak, hilabeteak, egunak, egunaren atalak eta orduak azaldu zizkigun modu erraz eta jatorriaz. Testu poetiko horretan, denbora- ideia bera natura eta eguneroko eginkizunekin lotuta agertzen da beti.

GORA INAUTERIAK !

perretxiko 11/03/2009 @ 13:06

Pasa den ostiralean , otsailak 20, Zamudioko Eskolan inauteriak ospatu genituen. Haur hezkuntzakoak txino mozorrotuta joan ziren eta eskola osoa txino txikiz beteta geratu zen: urdinak, horiak, berdeak eta gorriak.txinoaktxinoak

Lehen eta bigarren mailakoak eskimal mozorrotu ziren. Iglu dotorea eta pankarta polit bat prestatu zuten: Zamudioztarrok Ipar polora goaz! Dantza izugarri martxosoa egin zuten "Agur Euskal Herria" abestiarekin.
3.mailakoak rockero eta pijo mozorrotu ziren, "Esaidazu" abestia dantzatu eta kantatu zuten.ESKIMAL

Azkenik 4., 5. eta 6.mailakoak rapero mozorrotu ziren eta benetako raperoen itxura zuten, Selektah Kolektiboaren abesti batekin, izugarrizko dantzak egiten hasi zirenean.

Herriko kaleetatik Euskal Inauterien dantzak dantzatu genituen . Gero, eskolara bueltatu ginenean, txokolate gozoa edan eta guk asmatutako koreografiak aurkeztu genituen guraso guztien aurrean. Denok primeran pasatu genuen!!

 

 

 

Andereño bat Paris Hiltonen jantziekin mozorrotuta joan zen eta ia inork ez zuen ezagutu!!!

p1030946.JPG p1030932.JPG

Froga dibertigarri honekin Antzokiz-antzoki bidaiarekin bukatu genuen. Aste Santuko oporrak eta gero bidai berriarekin hasiko gara!Aurrera bidaiari ausartak!(Talde eragilea)