Lurraskan eta Aubixan ere euskeraz jo ta ke
Urte berriari hasiera emateko 6. mailakoak Aubixara joan ginen aste bat pasatzera. H.H., 1. eta 2. Mailakoak Lurraskara bi egunerako.
Aubixan lagun pila bat egin genituen eta euskeraz gelditu gabe. Egun zoragarriak, alaiak eta euskaldunak benetan!. Hemen gaude gu lirain eta zoriontsu.
Lurraskan "Pantxikaren etxea" bisitatu genuen eta han zegoen bera gure zain ... Ze maja den gure Pantxika!!
Ortuko lanak egiten ibili zen eta gu ere , kortan, okindegian, baratzean... eta hainbeste lan egin ondoren gosez hilda geunden .
Oso egun onak izan ziren eta Pantxikak esaten digun moduan... "Euskeraz jo ta ke".
Bazkal ostean jarraitu genuen lanean, azalpenak adi adi entzun genituen
Eskuak garbitu eta gero prest geunden lanari gogoz ekiteko. Oso dibertigarria izan zen.
Ah!! Ogia oso goxo egon zen!.

Zabaldu
del.icio.us