Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: BIDAIAK: EUSKALDUNAK AMERIKARA GOAZ!

ESKOLAKO JAIA :Gure argazkiak

perretxiko 21/10/2009 @ 13:58

Hemen gaude bai!Batzuk indio,pelotari edo cow boy besteok karibetar,tangista edo artzain. Euskaldunok denetarik egin dugu Amerikan eta horregatik gure aztarnak utzi ditugu bertan.Hau gure Eskolako patioa da eta bertan gure lana eta izerdia utzi dugu ere!hartxo

indioak

tangistak

ESKOLAKO JAIA:Zamudioztarrak Amerikan

perretxiko 26/06/2009 @ 13:32

Azken froga heldu da! Eskolako jairako Amerikako dantzak, antzerkiak eta kantak ikasi, asko entsaiatu eta dotore eta txukun ekainaren 19an guraso guztien aurrean aurkeztu behar ditugu.Lana , urduritasuna, errieta bat edo bi entzun behar, baina...ze ondo pasatzen dogun egun horretan!itsasontzian

Goizeko hamarretan Eskolan egon behar gara eta ondoren hemen daukazue egun horretako egitaraua:

-10:30etan Euskaldunak Amerikan ikuskizuna.

  • 1.maila: ¨Sioux taldea basamortutik¨antzerkia.

indians32.jpg

  • 2.maila: Nikaraguako erritmoa.
  • 1.eta 2. maila:¨Euskaldunak gara¨ abestia eta dantza.
  • 3.maila: Argentinako tangoa dantzatzen.
  • 4,5 eta 6.mailak:Cow boy dantzak.
  • HHko 3,4 eta 5 urtekoak:Euskal artzainak eta pelotariak Amerikan.asterixj.jpg

-11:30etan Aerobic erakustaldia.

-12:30 etan Puzgarriak, jokoak eta tailerrak.

-14:30etan Herri Bazkaria.

-16:00 Puzgarriak eta jokoak.

-18:00 Erromeria ¨Txanogorritxu Rock.

-17:30 Ustekabea !! txikientzat.

ONDO PASA ETA FORMAL IBILI!

EUSKALDUNAK AMERIKARA GOAZ!

perretxiko 28/05/2009 @ 14:44

6urpekari.JPGBai bidaiari ausartak hiruhilabete honetan Amerikara goaz! Ipar Amerikara,Ertamerikara eta Hego Amerikara.Jakin dugu, gure irakasleak horrela azalduta, gure arbasoak ere Amerikara joan zirela lan bila. Euskaldun asko artzain, pilotari, "vaquero"... edo abenturazale joan ziren XIX eta XX.mendeetan Amerikara.

belenpilotari.JPG

 Gu ez goaz lan bila, baina lan ederra  egin beharko  dugu Amerikara heltzeko: euskara parra-parra egin, froga guztiak ondo bete, lan txukunak egin ... eta garrantzitsuena dibertitu eta gozatu!

Bidai honetarako lagun ausartak eta jatorrak aukeratu ditugu. Nortzuk? ASTERIX ETA OBELIX, bai horixe! Baina... eta nola joan? Ba, talde bakoitzak bere urpekaria prestatu eta margotu  du.Prest bagaude ABANTE!

3urpekari.JPG

45urpekari.JPG1urpekari.JPG