Eskolako jaia ekainaren 21-ean

Eskolako jaian oso ondo pasatu genuen, dantzak eta abesti asko egin genituen. Azkeneko kanpainarekin lotuta antolatu genuen dena: Ipuinen munduara goaz! Mozorro asko eta bitxiak benetan ikusi ziren gure eskolako patioan. Han agertu ziren Peter Pan eta Kanpaitxu, Garfio kapitaina eta pirata mordoa,
Wendi eta ume galduak, hiru txerrikumeak, otsoa, untxiak, katuak eta oiloak. Dotoreak batzuk, barregarriak eta alaiak besteak baina txulo-txulo denak.
Gure lana egin ondoren gaztelu puzgarriak eta hiru tailer egon ziren: txapak, karterak eta tatuajeak.
Horren ostean herri bazkarian eseri eta ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohiak egon ginen bazkaltzen ederto baten. Arratsaldean joku gehiago eta erromeria guztiontzat. Egun zoragarria pasa genuen eta datorren urtean gu ere bisitan etorriko gara. Agur eta oporretan formalak izan!
6.maila


Zabaldu
del.icio.us
kera izan genuen.Han "Nemo" filmeko protagonistak azaldu zitzaizkigun.






