Lehen mailako kotxe modernoa
Koloretsua, alaia eta zoragarria da gure kotxe maitea. Hippya eta rokanroleroa benetan gure makina ederra.Prest gaude ipuinen mundura hegaz joateko kotxe honetan.
Bagoaz denok batera!!!!!
Koloretsua, alaia eta zoragarria da gure kotxe maitea. Hippya eta rokanroleroa benetan gure makina ederra.Prest gaude ipuinen mundura hegaz joateko kotxe honetan.
Bagoaz denok batera!!!!!
Hau da hau gure taldeko makina ederra. Beldurkumea da bere izena eta guretzako ez dago tramankulu ederragorik mundu guztian barrena. Azkarra ez da, baina bai polita eta trebea.
Agur, bagoaz ipuinen mundura!!!!!!!!!!!

Guk ere gure kotxe magikoa dugu.

Gorri-gorria eta azkarra, hau da gure kotxe hegalaria. Kalabaza du izena guztiok bere barruan sartzen garelako.Izen ederra eta itxura xelebrea ipuinen mundura joateko.
Ipuin mundura joateko hau da gure taldeak erabiltzen duen kotxe hegalaria

Ez da Harry Potterrena baina erosoa, alaia eta 5.Mailako koadrilla osoa bertan joateko aproposa benetan!
Laster Kamishibai sistema ikasteko aukera izango dugu Zamudioko udal liburutegia eta eskolaren arteko lanari esker.
Seigarren mailakoak liburutegira hurbilduko gara eta istorio batzuk asmatu ondoren kamishibai sistemara egokituko ditugu.
Egun hauetan egindako lana eskolako txikien aurrean aurkertuko dugu apirilaren 23an, Nazioartean liburuaren egunean, herriko liburutegian.
Kamishibai Japonian sortu zen duela 70 urte inguru, 1930eko hamarkadan, eta azken hamar urteotan hedatu da bereziki. Japonian kamishibai-aren teorian sakondu dute eta azkar ari da zabaltzen. Kamishibai-aren artea oso hedatuta dago Asiako hainbat herritan; esate baterako Vietnamen eta Laosen. Ameriketan, bereziki Amerikako Estatu Batuetan hedatu da eta Europan Frantzian, Alemanian, Suitzan, Herbeheretan eta orain, Euskal Herrian. Eta hemendik gutxira, Zamudioko Eskolan!
Kamishibai hitzak paperezko antzezlana esan nahi du japonieraz, (Kami=papera) eta bertako tradiziotik datorren ipuinak kontatzeko modu bat da.
Gehiago jakiteko sakatu honen gainean: kamishibai


- Txano gorritxo: Amona, nora zoaz otso jaunarekin?
- Amona: Ezkondu garenez, eztei bidaiara goaz. Benidorrera!
- Txano gorritxo: Amona, eta ipuina?
- Otsoa: Ipuina hor konpon, goazen! Bestela hegazkina galduko dugu eta.
- Txano gorritxo: Jooooeeee!!!!!
- Otsoa: Ai, ze polita zaren!!
