Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: BIDAIAK:euskal herriko antzokietatik bidaia

GURE TXITAK JAIO DIRA

perretxiko 21/01/2009 @ 15:47

Gure eskolan txitak jaio dira. Orain dela hogeita hiru egun inkubadoran jarritako hamazortzi arrautzetatik sei txita jaio ziren:Hodeitxo, Horitxo, Kattalin, Izartxo, Ilargi eta Eguzki.Poxpolinen arrautzak ere izan genituen, baina zoritxarrez ez ziren jaio. Lehenengo mailako gelan ditugu txita zaratatsuak baina harrigarria bada ere azalpenak entzun eta oso formal daude. Jadanik pixka bat hasi dira. Gora gure txitak!

Handiak egiten direnean Inmaren baserrira eramango ditugu, bertan leku aproposagoa izango dute eta. Ama eta aita oso onak izan gara eta egunero janari-edaria eman eta kaiola garbitu dugu. Euskera piloa entzun dute eta euskaldun peto-petoak dira. Ez dute pio-pio esaten, ez, gureek txio-txio esaten dute.

Zoriontsuak izan txita maiteak!

ANTZOKIZ ANTZOKI POZ-POZIK

perretxiko 14/01/2009 @ 15:49

Barakaldoko antzoki politan izan gara ¨Bremengo musikariak¨antzezlana ikusten.Oso ondo antzeztu zuten bertako aktore eta aktoresa zoragarri horiek.Lehen hezkuntzako ikasle guztiek joan ginen egun ezberdinetan eta primeran pasatu genuen...bueno... hoberen... hasiera ziklokoek.

Froga batzuk ere gaindituta daude:kometa erraldoiak margoztea, antzerkiak, kantak, dantzak prestatu eta musikari eta dantzari famatuen biografiak landu, hormairudiak egin eta ikaskideei kontatu. Baina guretzako garrantzitsuena EUSKERAZ EGITEA da eta hori ia-ia denok bete dugu.

1.mailakoek Errusiar koro bat osatu zuten eta Kattalin abeztu zuten, 2.mailakoek Strauss-en valsa dotore dantzatu eta liluratuta geratu ginen. Gero 3.mailakoen txanda izan zen eta Bremengo Musikarien antzerkia ederto baten antzeztu zuten.4-5 eta 6.mailetan biografiak landu genituen, haien artean: The Uski's,Juan Crisostomo de Arriaga,Donostiko Orfeoia,Selekta Kolektiboa eta Gatibu . Eskailerako batzarrean beesteei azaldu, hormairudiak erakutsi eta talde hoiekin elkarrizketa imaginarioak egin genituen.Asko ikasi eta dibertitu ginen.Orain musika tresnak egiten ari gara eta dantza klasikoa eta modernoa entsaiatzen. Ez dakigu zer gertatuko den baina ederto pasatzen dugu eta ...aurrera!

dantza

BIDAIATZEN HASI GARA

perretxiko 12/11/2008 @ 15:28

Pasaden ostegunean hasi zen gure bidaia.Han Bremengo musikariak,lamia,Printze txikia eta Hamelingo txirularia egon ziren gurekin.PRINTZE

Ederto pasatu genuen! Kometak izan ziren gure tramankuluak, eta haien gainean musika eta dantzaren mundura joango gara.JAIA

Talde eragilekoek antzerki bat prestatu genuen:

 

Printze txikia:-. Hemen nago! Bakarrik! Planeta txiki honetan ! Neure Bremengo lagunak etortzekotan geratu ziren. Nola demontre helduko dira honaino? Hemen ez dago ez trenik, ez autobusik.. ezta aireporturik!

Bremengo Musikariak heltzen dira.

-. Kaixo, Kaixo ! ! ! Heldu gara ! (elkar besarkatu, bostekoa eman...)

 

Abestia:

Bremengo musikariak garaJAIALDIA

Planeta hontara etorri gara

Printze Txikia gure laguna

Bidai batera gonbidatzera (Bis)

Prin-. Ze bidai da hori? Zertaz zabiltzate berbetan?

 

Bat-batean... Hamelingo Txirularia sartzen da (patinetean) zarataka, eta barrezka...

 

Ham-. Neuk esango dizuet ! ! ! (txirulagaz buruan kolpea jo eta denak lokartzen dira)

 

Esplikazioa ematen du.

 

Ham-. Ni ez nago hauek bezain nekatua eta bidaia hastera noa, zuok zuon tramankulua duzuenean hasi ahalko duzue. NI BANOAAAA ! ! !KOMETEKIN

 

(Lamia atzetik irteten da, musika psikodelikoagaz)

 

Guk Lamiok, gure hankak direla eta, ezin dugu bidai asko egin. Gainera, Hamelingo txirulariaren doinuek izutu egiten gaituzte, baina... Euskaraz parra parra entzuteak, agertarazten gaitu. Beraz, gure laguntza behar baduzue, hemendik aurrera Zamudioko eskolan EUSKARAZ ! ! ! Agur!

 

 

 Hemen dago gure antzerkitxoa eta bertan oso dotore gaude! Lan izugarria izan da baina benetan polita geratu dela. Zuen iritziak nahi ditugu ,beraz, idatzi gure blogean. Ez izan lotsatiak!3