Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

BASOZ BASO GOAZ

Aurten Euskal Herriko parke naturaletatik ibiliko gara eta bertako basoak ikusiko ditugu. Adibidez: Urkiola, Gorbeia, Izki, Balderejo, Urbasa, Pagoeta, Aralar, Aizkorri eta Irati.Hemen daukazue gure aurkezpena

Pasa den ostegunean, gure lehenengo bidaia egiten hasi ginen.

Lazkao Txiki eta Txanogorritxu dira gure laguntzaileak. Talde eragilekoek, Txanogorritxuren bertsio oso, oso, oso berezi bat egin zuten eta Lazkao Txikiren bertso batzuk bota zituzten. Barre asko egin genituen gure amonatxoa ikusita! Kar, kar, kar!!

6. mailako Maider A. eta Maider B.

ESKOLAKO JAIA :Gure argazkiak

Hemen gaude bai!Batzuk indio,pelotari edo cow boy besteok karibetar,tangista edo artzain. Euskaldunok denetarik egin dugu Amerikan eta horregatik gure aztarnak utzi ditugu bertan.Hau gure Eskolako patioa da eta bertan gure lana eta izerdia utzi dugu ere!hartxo

indioak

tangistak

ESKOLAKO JAIA:Zamudioztarrak Amerikan

Azken froga heldu da! Eskolako jairako Amerikako dantzak, antzerkiak eta kantak ikasi, asko entsaiatu eta dotore eta txukun ekainaren 19an guraso guztien aurrean aurkeztu behar ditugu.Lana , urduritasuna, errieta bat edo bi entzun behar, baina...ze ondo pasatzen dogun egun horretan!itsasontzian

Goizeko hamarretan Eskolan egon behar gara eta ondoren hemen daukazue egun horretako egitaraua:

-10:30etan Euskaldunak Amerikan ikuskizuna.

  • 1.maila: ¨Sioux taldea basamortutik¨antzerkia.

indians32.jpg

  • 2.maila: Nikaraguako erritmoa.
  • 1.eta 2. maila:¨Euskaldunak gara¨ abestia eta dantza.
  • 3.maila: Argentinako tangoa dantzatzen.
  • 4,5 eta 6.mailak:Cow boy dantzak.
  • HHko 3,4 eta 5 urtekoak:Euskal artzainak eta pelotariak Amerikan.asterixj.jpg

-11:30etan Aerobic erakustaldia.

-12:30 etan Puzgarriak, jokoak eta tailerrak.

-14:30etan Herri Bazkaria.

-16:00 Puzgarriak eta jokoak.

-18:00 Erromeria ¨Txanogorritxu Rock.

-17:30 Ustekabea !! txikientzat.

ONDO PASA ETA FORMAL IBILI!

ASTERIX ETA OBELIX "KOMIKIETAN"

 Froga guztiak apurka-apurka bagoaz betetzen, aste honetan komiki bat asmatzea tokatu zaigu.

Asterixen tripean klikeatu eta... zer egongo da barruan?

komikienportada.JPG

EUSKALDUNAK AMERIKARA GOAZ!

6urpekari.JPGBai bidaiari ausartak hiruhilabete honetan Amerikara goaz! Ipar Amerikara,Ertamerikara eta Hego Amerikara.Jakin dugu, gure irakasleak horrela azalduta, gure arbasoak ere Amerikara joan zirela lan bila. Euskaldun asko artzain, pilotari, "vaquero"... edo abenturazale joan ziren XIX eta XX.mendeetan Amerikara.

belenpilotari.JPG

 Gu ez goaz lan bila, baina lan ederra  egin beharko  dugu Amerikara heltzeko: euskara parra-parra egin, froga guztiak ondo bete, lan txukunak egin ... eta garrantzitsuena dibertitu eta gozatu!

Bidai honetarako lagun ausartak eta jatorrak aukeratu ditugu. Nortzuk? ASTERIX ETA OBELIX, bai horixe! Baina... eta nola joan? Ba, talde bakoitzak bere urpekaria prestatu eta margotu  du.Prest bagaude ABANTE!

3urpekari.JPG

45urpekari.JPG1urpekari.JPG

HERRI KIROLAK

Pasa den ostiralean, martxoak 6,  5. eta 6.mailako neska- mutilak Marijerekin,  Heziketa Fisikoko irakaslea,  Deriora joan ginen trenez. Herri Kirolen erakusketa bat ikusi genuen. Han Iñaki deitutako mutil batek azaldu zigun Euskal Herriko herri desberdinetako kirolak nolakoak ziren eta zer nolako tresnak erabiltzen ziren. Ondoren bideo bat ikusi genuen horri buruz. Oso ondo pasatu eta asko ikasi genuen.

neskak-trontzan.jpg

 

ANIMA ZAITEZTE ERAKUSKETA IKUSTERA!!!!!!

 

5. eta 6. mailakoek

 

IDAZLEAK ESKOLAN: YOLANDA ARRIETA GUREKIN

Aste honetan , martxoak 6, Yolanda Arrieta idazlea egon da gurekin. Sentikortasunaz eta irudimenaz baliatuz, "Denboraren kanta kontuak" liburua aurkeztu zigun. Urtaroak, hilabeteak, egunak, egunaren atalak eta orduak azaldu zizkigun modu erraz eta jatorriaz. Testu poetiko horretan, denbora- ideia bera natura eta eguneroko eginkizunekin lotuta agertzen da beti.

GORA INAUTERIAK !

Pasa den ostiralean , otsailak 20, Zamudioko Eskolan inauteriak ospatu genituen. Haur hezkuntzakoak txino mozorrotuta joan ziren eta eskola osoa txino txikiz beteta geratu zen: urdinak, horiak, berdeak eta gorriak.txinoaktxinoak

Lehen eta bigarren mailakoak eskimal mozorrotu ziren. Iglu dotorea eta pankarta polit bat prestatu zuten: Zamudioztarrok Ipar polora goaz! Dantza izugarri martxosoa egin zuten "Agur Euskal Herria" abestiarekin.
3.mailakoak rockero eta pijo mozorrotu ziren, "Esaidazu" abestia dantzatu eta kantatu zuten.ESKIMAL

Azkenik 4., 5. eta 6.mailakoak rapero mozorrotu ziren eta benetako raperoen itxura zuten, Selektah Kolektiboaren abesti batekin, izugarrizko dantzak egiten hasi zirenean.

Herriko kaleetatik Euskal Inauterien dantzak dantzatu genituen . Gero, eskolara bueltatu ginenean, txokolate gozoa edan eta guk asmatutako koreografiak aurkeztu genituen guraso guztien aurrean. Denok primeran pasatu genuen!!

 

 

 

Andereño bat Paris Hiltonen jantziekin mozorrotuta joan zen eta ia inork ez zuen ezagutu!!!

p1030946.JPG p1030932.JPG

Froga dibertigarri honekin Antzokiz-antzoki bidaiarekin bukatu genuen. Aste Santuko oporrak eta gero bidai berriarekin hasiko gara!Aurrera bidaiari ausartak!(Talde eragilea)

 

GURE TXITAK JAIO DIRA

Gure eskolan txitak jaio dira. Orain dela hogeita hiru egun inkubadoran jarritako hamazortzi arrautzetatik sei txita jaio ziren:Hodeitxo, Horitxo, Kattalin, Izartxo, Ilargi eta Eguzki.Poxpolinen arrautzak ere izan genituen, baina zoritxarrez ez ziren jaio. Lehenengo mailako gelan ditugu txita zaratatsuak baina harrigarria bada ere azalpenak entzun eta oso formal daude. Jadanik pixka bat hasi dira. Gora gure txitak!

Handiak egiten direnean Inmaren baserrira eramango ditugu, bertan leku aproposagoa izango dute eta. Ama eta aita oso onak izan gara eta egunero janari-edaria eman eta kaiola garbitu dugu. Euskera piloa entzun dute eta euskaldun peto-petoak dira. Ez dute pio-pio esaten, ez, gureek txio-txio esaten dute.

Zoriontsuak izan txita maiteak!

ANTZOKIZ ANTZOKI POZ-POZIK

Barakaldoko antzoki politan izan gara ¨Bremengo musikariak¨antzezlana ikusten.Oso ondo antzeztu zuten bertako aktore eta aktoresa zoragarri horiek.Lehen hezkuntzako ikasle guztiek joan ginen egun ezberdinetan eta primeran pasatu genuen...bueno... hoberen... hasiera ziklokoek.

Froga batzuk ere gaindituta daude:kometa erraldoiak margoztea, antzerkiak, kantak, dantzak prestatu eta musikari eta dantzari famatuen biografiak landu, hormairudiak egin eta ikaskideei kontatu. Baina guretzako garrantzitsuena EUSKERAZ EGITEA da eta hori ia-ia denok bete dugu.

1.mailakoek Errusiar koro bat osatu zuten eta Kattalin abeztu zuten, 2.mailakoek Strauss-en valsa dotore dantzatu eta liluratuta geratu ginen. Gero 3.mailakoen txanda izan zen eta Bremengo Musikarien antzerkia ederto baten antzeztu zuten.4-5 eta 6.mailetan biografiak landu genituen, haien artean: The Uski's,Juan Crisostomo de Arriaga,Donostiko Orfeoia,Selekta Kolektiboa eta Gatibu . Eskailerako batzarrean beesteei azaldu, hormairudiak erakutsi eta talde hoiekin elkarrizketa imaginarioak egin genituen.Asko ikasi eta dibertitu ginen.Orain musika tresnak egiten ari gara eta dantza klasikoa eta modernoa entsaiatzen. Ez dakigu zer gertatuko den baina ederto pasatzen dugu eta ...aurrera!

dantza