BIDAIATZEN HASI GARA
Pasaden ostegunean hasi zen gure bidaia.Han Bremengo musikariak,lamia,Printze txikia eta Hamelingo txirularia egon ziren gurekin.
Ederto pasatu genuen! Kometak izan ziren gure tramankuluak, eta haien gainean musika eta dantzaren mundura joango gara.
Talde eragilekoek antzerki bat prestatu genuen:
Printze txikia:-. Hemen nago! Bakarrik! Planeta txiki honetan ! Neure Bremengo lagunak etortzekotan geratu ziren. Nola demontre helduko dira honaino? Hemen ez dago ez trenik, ez autobusik.. ezta aireporturik!
Bremengo Musikariak heltzen dira.
-. Kaixo, Kaixo ! ! ! Heldu gara ! (elkar besarkatu, bostekoa eman...)
Abestia:
Bremengo musikariak gara
Planeta hontara etorri gara
Printze Txikia gure laguna
Bidai batera gonbidatzera (Bis)
Prin-. Ze bidai da hori? Zertaz zabiltzate berbetan?
Bat-batean... Hamelingo Txirularia sartzen da (patinetean) zarataka, eta barrezka...
Ham-. Neuk esango dizuet ! ! ! (txirulagaz buruan kolpea jo eta denak lokartzen dira)
Esplikazioa ematen du.
Ham-. Ni ez nago hauek bezain nekatua eta bidaia hastera noa, zuok zuon tramankulua duzuenean hasi ahalko duzue. NI BANOAAAA ! ! !
(Lamia atzetik irteten da, musika psikodelikoagaz)
Guk Lamiok, gure hankak direla eta, ezin dugu bidai asko egin. Gainera, Hamelingo txirulariaren doinuek izutu egiten gaituzte, baina... Euskaraz parra parra entzuteak, agertarazten gaitu. Beraz, gure laguntza behar baduzue, hemendik aurrera Zamudioko eskolan EUSKARAZ ! ! ! Agur!
Hemen dago gure antzerkitxoa eta bertan oso dotore gaude! Lan izugarria izan da baina benetan polita geratu dela. Zuen iritziak nahi ditugu ,beraz, idatzi gure blogean. Ez izan lotsatiak!

Zabaldu
del.icio.us

kera izan genuen.Han "Nemo" filmeko protagonistak azaldu zitzaizkigun.







