Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kamishibai: Hegan egin nahi zuen txoria

Hona hemen, liburu egunean Zamudioko liburutegian egin genuena, ondo pasa gure ipuinarekin!

Kamishibai: Harria

Liburuaren egunean Zamudioko liburutegian hiru ipuin antzeztu genituen Kamishibai teknika erabiliz. Ondo pasa genuen eta asko gustatu zitzaizkigun 6. mailakoek egindako ipuinak. Orain hemen daukazue HARRI ipuina, nahi duzuenean patxadaz berriro ikusi ahal izateko.

Apirilaren 23an, liburuaren nazio arteko eguna

Gaur liburuaren eguna da. UNESCO erakundeak orain dela urte batzuk data hau aukeratu zuen Miguel de Cervantes eta William Shakespearen idazleen heriotzaren oroimenez.

antzerkia

Guk  herriko liburutegian ospatuko dugu eta lehiaketa batetan parte hartu dugu. Oraindik ez dakigu zeinek eramango duen sari zoragarria.

Liburuen egunean sari ederrena ipuinak irakurtzea da . Hemen dago, zuretzako, gure oparitxoa egun honetan.

Lehen mailako kotxe modernoa

Koloretsua, alaia eta zoragarria da gure kotxe maitea. Hippya eta rokanroleroa benetan gure makina ederra.Prest gaude ipuinen mundura hegaz joateko  kotxe honetan.

KOTXE1

Bagoaz denok batera!!!!!

Bigarren mailako tramankulu zoragarria

Hau da hau gure taldeko makina ederra. Beldurkumea da bere izena eta guretzako ez dago tramankulu ederragorik mundu guztian barrena. Azkarra ez da, baina bai polita eta trebea.

2.mailakoa

Agur, bagoaz ipuinen mundura!!!!!!!!!!!

 

 

 

 

 

 

Seigarren mailako makina

Gu ere ez gara atzean geldituko,  abiadura itzela  hartzen du gure kotxe
honek.
6
Diseño aerodinamikoa ez du,  baina ipuinen mundura joateko irudimena eta gogoa dira garrantzitsuenak.

Hirugarren eta laugarren mailakoen tramankuloa

Guk ere gure kotxe magikoa dugu.

3 eta 4

Gorri-gorria eta azkarra, hau da gure kotxe hegalaria. Kalabaza du izena guztiok bere barruan sartzen garelako.Izen ederra eta itxura xelebrea ipuinen mundura joateko.

Bostgarren mailako kotxe hegalaria

Ipuin mundura joateko hau da gure taldeak erabiltzen duen kotxe hegalaria

5 kotxe hegalaria

Ez da Harry Potterrena baina erosoa, alaia eta 5.Mailako koadrilla osoa bertan joateko aproposa benetan!

Kamishibai-a istorioak kontatzeko modu bat

Laster Kamishibai sistema ikasteko aukera izango dugu Zamudioko udal liburutegia eta eskolaren arteko lanari esker.

Seigarren mailakoak liburutegira hurbilduko gara eta istorio batzuk asmatu ondoren kamishibai sistemara egokituko ditugu.

Egun hauetan egindako lana eskolako txikien aurrean aurkertuko dugu apirilaren 23an, Nazioartean liburuaren egunean, herriko liburutegian.

Kamishibai Japonian sortu zen duela 70 urte inguru, 1930eko hamarkadan, eta azken hamar urteotan hedatu da bereziki. Japonian kamishibai-aren teorian sakondu dute eta azkar ari da zabaltzen. Kamishibai-aren artea oso hedatuta dago Asiako hainbat herritan; esate baterako Vietnamen eta Laosen. Ameriketan, bereziki Amerikako Estatu Batuetan hedatu da eta Europan Frantzian, Alemanian, Suitzan, Herbeheretan eta orain, Euskal Herrian. Eta hemendik gutxira, Zamudioko Eskolan!

Kamishibai hitzak paperezko antzezlana esan nahi du japonieraz, (Kami=papera) eta bertako tradiziotik datorren ipuinak kontatzeko modu bat da.

Gehiago jakiteko sakatu honen gainean: kamishibai

Kamishibai

Edurne zuriaren esketxa

 

ESKETX MODERNOA BENETAN!
Edurne zuri
- Sorgina: Tori, tori sagar eder hau.
- Edurne zuri: Nahiago dut txokolatezko palmera bat.
- Sorgina : Tori, platano honek energia asko emango dizu.
- Edurne zuri: Nahiago dut Actimel bat.
- Sorgina: Tori, madari zoragarri hau.
- Edurne zuri:- Aizu, aizu modernizatu behar zarela!
- Ipotxak: Aigo, aigo, ipotxak gara gu. Hanka txiki, hanka txiki ,bihotz handi.
               (Bi aldiz)