Edurne zuriaren esketxa

- Ipotxak: Aigo, aigo, ipotxak gara gu. Hanka txiki, hanka txiki ,bihotz handi.

- Txano gorritxo: Amona, nora zoaz otso jaunarekin?
- Amona: Ezkondu garenez, eztei bidaiara goaz. Benidorrera!
- Txano gorritxo: Amona, eta ipuina?
- Otsoa: Ipuina hor konpon, goazen! Bestela hegazkina galduko dugu eta.
- Txano gorritxo: Jooooeeee!!!!!
- Otsoa: Ai, ze polita zaren!!
Martxoaren 7an Aizpea Goenaga gure eskolan egon zen. Etorri baino lehenago berak idatzitako bi liburu irakurrita genituen: "Ni ez naiz txotxolo" seigarran mailan eta "Lauterdi pirataren altxorra" lehenengo mailatik 5. mailara.
Hona hemen gure bertsolariek, Aizpea Goenagarentzat egindako bertsoa: 
Askotan ipuinak asmatu nahi ditugu eta ezin! Bazenekien horretarako nafartarrek makina berezia dutela eta aspertuta daudenean ipuinak asmatzen dituztela? Haiekin tratuetan ibili gara eta, fabore bezala, epealdi labur baterako izatea lortu dugu, gainera ezer ordaindu barik. Eskerrik asko.
Ea ba, nor animatzen den! eta mesedez ipun polita asmatzen baduzu, txukundu, luzatu, konpondu pitin bat eta bidali. Bai, makinak ez dira perfektuak eta zure laguntza beharko dute.
Prest zaude? Ausartu zaitez eta sakatu iruditxoaren gainean:
Ipuinak liburuetan, ipuinak ahoan, antzerkian, zineman, ipuinak gure blogean. Hemen duzu ipuinak irakurtzeko prestatu dugun txokoa. Eseri apurtxo baten eta ipuinaren gainean klik egin.


Eskolako guztiok gure bidaiari hasiera emateko gimnasioan elkartu ginen eta talde eragileak lau ipuin hauen esketxak antzeztu zituen: "Edurne Zuri eta Zazpi ipotxak", "Loti Ederra", "Txano Gorritxo" eta "Errauskino". Oso ondo prestatu zuten eta gainera oso originalak izan ziren. Bai, ipuinek ez zuten ohiko amaiera izan, beste bat asmatu zuten.

Irudia begiratu eta gogoraraziko dizu
OSO ONDO! Zuei esker esketxa guztiak gogoratu ditugu. Laster hemen izango dituzue.
ERNE BIDAIARIAK!!!
Historiaurreko gizakiak, piratak, mendizaleak, dinosaurioak.... izanik Afrikara, Ameriketara, munduari bira eman diogu... eta Ilargira ere joan gara.
Orain beste bidai bat hastear dago. Prestatu zuen motxilak! Bete itzazue ilusioz,gogoz,jakinminaz eta gehin bat... IRUDIMENEZ!!!.
Bidai honetan une barregarriak pasatuko ditugu, batzutan emozioz beteak, besteetan beldurgarriak ... baina guztiak fantasiaz eta ilusioz josita.
Topatuko ditugun pertsonaiek gurekin egin dute amets, irudimenezko mundura joaten lagundu digute, beste batzuekin beldur ikaragarria izan dugu... baina denak ahaztu ezinak
EZETZ ASMATU ZEIN IZANGO DEN BIDAIA!!!.