Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Txorierritik meatzaldera: Eta dinosauroak heldu ziren

Gallimimo

Bidai luzeak egiteko garraiobideak gehienetan oso lagungarriak izaten dira eta honetarako, hau da, burdinaren bila joateko dinosauroak aukeratu genituen.

Batzuek ez zekiten arraultza batetik jaiotzen zirenik, eta animali hauen jaiotza hobetu ulertu genuen Ana andereƱoak egin zigun azalpenari esker, plastikozko dinosauro eta arraultzaren bidez ederto ikusi genuelako.

Desagertzearen teoria desberdinak ikusi genituen eta badirudi gaur arte hauxe dela onartuena: dinosauroak meteorito erraldoi batek lurra jo zuelako desagertu ziren.

Eskolako maila bakoitzak dinosauro familia bat aukeratu zuen eta taldeak osatu genituen: "Diplodocus taldea" 1. mailan, "Gallimimo taldea 2. mailan, Triceratops taldea 3. eta 4. mailetan, "Estegosaurio taldea" 5. mailan eta "Anguilosaurio taldea" 6. mailan. Aproposak, ezta? Bai, baina martxan jarri baino lehen dinosauroei buruz makina bat kontu ikasi genuen. Izan ere, ziklo bakoitzeko haurrek irudi handiko panelak margotu, apaindu eta eskolako hormetan kokatu zituzten. Aldi berean, geletan lanketa berezia egin genuen eta dinosauroei buruz "zer genekien" eta "zer jakin nahi genuen" zerrendatu genuen. Beste gauza askoren artean, hauek ikasi genituen: zein garaitan kokatzen ziren, zer jaten zuten, denak haragijaleak ziren ala ez, non bizi ziren, eta garrantzitsuena: zergaitik desagertu ziren!


Tagak:
Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>