Txorierritik meatzaldera: Hitzez eskulturak egin genituen
Bizkaian burdinaren garrantzia aztertzen izan ginenean bizitzako hainbat eremutan oso erabilia izan zela ikusi genuen. Besteak beste, industrian, artean, eraikuntzetan, ... Adibidez, XX. mendearen hasieran eraikitako Portugaleteko zubia Bizkaiko burdina erabiliz egin zutela ikasi genuen. Egun batean eskolakoak txango bat egin eta hurbiletik ikusi genuen, baita Portugaleteko industria museoa bisitatu ere.
Euskal Herriko eskulturan ere nabaria izan zen burdina eduki duen garrantzia eta
bertako eskultoreen lanak ezagutu genituen: Oteiza, Basterretxea eta Txillida. Bide honetan geundelarik, Gabriel Aresti, garai honetako poeta, aurrekoekin oso lotura sendoa zeukala deskubritu genuen. Batzuk eskulturak egiten zituzten burdinarekin eta berak hitzekin.
Gu ere eskultoreak bihurtu ginen, eta Oteizak utzitako teknika erabiliz halako "hitzkulturak" sortu genituen:

Tagak: eskulturak
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us

