Txorierritik meatzaldera: Seigarren mailako poetak
Gabriel Aresti bilbotar poeta hurbiletik ezagutu genuen berak idatzitako ondoko olerki eta kantak irakurriz eta kantatuz: Harri eta herri eta Egun da Santimamine.
Bertsolaritzako irakaslearen laguntzaz Gabriel Arestiren biografia eta lan garrantzitsuenak landu genituen, eta nola ez, bertso batzuk ere sortu genituen azken eguneko jaian abesteko.
Hemen dugu Gabriel Arestiren olerkirik ezagunena:
Poeta onak ez dakigu izango garen, baina irakurle trebeak eta ausartak bai seguru!Horregatik, eta gure irakasleaK atzetik ibili zirelako, Iñaki Frierak idatzitako ¨Trianoko gau gorriak¨ irakurri dugu.Liburu polita benetan:Gure adineko ikasle batzuen abenturak Arboledako meaztegietan. Gero Iñaki bera etorri zen eskolara gurekin hitz egiten eta gure liburuak sinatzen.Eskerrik asko Iñaki!
Tagak: Poetak
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us

