Kamishibai-a istorioak kontatzeko modu bat
Laster Kamishibai sistema ikasteko aukera izango dugu Zamudioko udal liburutegia eta eskolaren arteko lanari esker.
Seigarren mailakoak liburutegira hurbilduko gara eta istorio batzuk asmatu ondoren kamishibai sistemara egokituko ditugu.
Egun hauetan egindako lana eskolako txikien aurrean aurkertuko dugu apirilaren 23an, Nazioartean liburuaren egunean, herriko liburutegian.
Kamishibai Japonian sortu zen duela 70 urte inguru, 1930eko hamarkadan, eta azken hamar urteotan hedatu da bereziki. Japonian kamishibai-aren teorian sakondu dute eta azkar ari da zabaltzen. Kamishibai-aren artea oso hedatuta dago Asiako hainbat herritan; esate baterako Vietnamen eta Laosen. Ameriketan, bereziki Amerikako Estatu Batuetan hedatu da eta Europan Frantzian, Alemanian, Suitzan, Herbeheretan eta orain, Euskal Herrian. Eta hemendik gutxira, Zamudioko Eskolan!
Kamishibai hitzak paperezko antzezlana esan nahi du japonieraz, (Kami=papera) eta bertako tradiziotik datorren ipuinak kontatzeko modu bat da.
Gehiago jakiteko sakatu honen gainean: kamishibai


Zabaldu
del.icio.us