GURE IPUINAK
Hemen duzue hirugarren mailako Arelyk asmatu duen ipuina. Beste ipuinak ikusteko egin klik hemen.
PRINTZESAREN ZAPATAK
Bazen behin, Zamudioko herrian Leire izena zuen printzesa polit bat. Leire oso triste zegoen. Zapatak galdu zitzaizkion basoan. Bila eta bila aritu zen, baina ez zituen aurkitzen. Oso nekatuta zegoenez, lo hartu zuen zuhaitz baten alboan.
Bitartean, Sander printze dotorea, basotik zebilen paseatzen. Bat-batean, Sanderrek urtxintxa txiki bat ikusi zuen, ahoan zapata zuela. Urtxintxak printzea ikustean, beldurtu eta korrika bizian alde egin zuen. Orduan, Sanderrek zapata hartu zuen. Zapata apurtuta zegoen, urtxintxak koska egin ziolako. Sanderri nazka eman zion, animaliaren adurra zuelako. Horregatik, zapata bota egin zuen. Printzeak, orduan, bere ibilaldiarekin jarraitu zuen. 
Sander txistuka eta kantari hasi zen eta Leire esnatu zuen. Leirek printzea ikusi eta ea zapatarik ikusi ote zuen galdetu zion. Sanderrek baietz erantzun zion, baina apurtuta zegoenez, bota egin zuela gaineratu zuen. Leire penatuta geratu zen eta printzea, orduan, piska bat errudun sentitu zen.
Horrexegatik, zera esan zion printzesari:
- Egon lasai, nik zapata dotoreak egiten dakit eta zuri inoiz egin ditudan politenak oparituko dizkizut.
Honela, biak pozik geratu ziren.
Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta irten dadila Zamudioko plazan.

Zabaldu
del.icio.us