Merezi duzulako
Luisen motxila ez dago hutsik
Jaio nintzen tokian etxe handi asko daude, kolonbiako hiribura da hain zuzen eta Bogota du izena. Bertan, familia handia daukat: izeko eta osabak, lehengusu eta lehengusinak eta baita lagun asko ere, adibidez Lucho da orain burura etorri zaidan horietariko bat.
Egun batzuk barru hara joango naiz oporretan eta guztiak ikusiko ditut.
Sei urte nituenean, hegazkina hartu eta hango familia eta lagunak utzi nituen eta Burgosera etorri nintzen Frantziatik eta Bartzelonatik bidaiatu eta gero. Ez zen lehenengo aldiz nik hegazkin bat hartzen nuena. Izan ere, txikiagoa nintzenean beste bat hartu nuen Venezuelara joateko.
Burgos ez zitzaidan gehiegi gustatu, hotz handia egiten zuen eta zaila izaten zen lagunak kalean topatzea, horrexegatik pozik etorri nintzen Euskal Herrira, aldatzeko gogoa neukan.
Garai hartako gogoramen onak ditut: Bakioko hondartzara joan ginena eguna pasatzera, eskolako lehen egunak, nire ondoan izan ziren andereño eta lagunak, euskara ikasteko gogoa ...
Zazpi urterekin etorri nintzen Zamudioko eskolara, pozik sartu nintzen eskolan. Nahiz eta pentsatu euskara oso hizkuntza zaila zela, baneukan gogoa beste hizkuntza bat ikasteko eta uste dut lortu dudala. Eskolan izan nuen lehen andereño Bea izan zen, eta Cristinarekin batera lagundu zidaten euskararekin hasierako urtean. Oraindik gogoratzen dut eskatzen zidatena ez nuela egiten, hitz batzuk ulertzen ez nituelako. Ez nuen gaizki hartzen, “errakuntzetatik ikasten da" eta uste dut hori normala dela. Andereño eta maisu guztiei eman nahi dizkiet eskerrak, baina bereziki nire buruan batzuk toki berezia izango dute: Marije, Gloria, Belen ...
Eskolako motxilan gauza asko sartu ditut: euskara, irakasleak, lagunak, ... Bai, lagun onak ere egin ditut: seigarren mailako Mikel eta Yerai eta 5. mailako Ane, Nerea eta Nahia. Baita ere Mikel Urdangarin “Non geratzen den denbora” eta Hertzaina taldearen “Aitormena” kantak motxilan dauzkat Bernardo Atxagaren “Xola eta basurdea” liburuarekin batera.
Datorren urtean Institutoan egongo naiz eta bertan ikasiko dut. Hemen ezagutu dudana uztea apurtxo bat kostatuko zaidala esan behar dut, baina jakin ezazue ez naizela bakarrik joango, motxila gauza txikiez beteta daukat eta niretzako gauza txikiek garrantzia handia dute. Baina gauza positiboak bilatzen animatuko naiz:
- Lagun berriak egingo ditut eta hemengoak ez ditut galduko. Pozik nago nire lagun onenak elkarrekin zoriontsu daudelako, eta gainera blog honen bitartez jarraituko dut zuekin harremana izaten;
- Hemen ikasi dudana barruan daukat eta aterako dut ahal dudan guztietan.
Kolore argia aukeratu dut euskara margotzeko. Gauza alaiak kolore argiez margotzen dira, eta niretzako euskara alaia da.

Zabaldu
del.icio.us
Aupa Luis:
Zer moduz Kolonbia aldetik? Gu hementxe oporrak hartzeko desiatzen, hori bai orain behintzat pake pakean ikaslerik gabe.
Zu ondo ezta familia guztiarekin batera? Erantzun, zure zai gaude. Kontatu horko kontuak.
Besarkada haundi bat.
Zelan zaude Colombian? Gu hemen ondo oporretan espero dugu zu ere ondo egotea. institutoko 1.mailatik 20 errepikatuko dute eta 5 klase egongo dira.Ekarri oroigarriren bat Colombiatik.Bezarkada asko gure partetik.
Zelan zaude?
Zer moduz KOLOMBIAN?
Espero dugu ondo egotea,zure falta nabarituko dugu.
Gu oso ondo gaude eta penagarria da zu institutoan ez egotea.(JULENEN PARTEZ)
Oso ondo pasatu dut zurekin,batzuetan borrokatu gara baina berdin-berdin zure falta nabarituko dut.
(SAMANTHAREN PARTEZ)Luis badakit askotan borrokatu garela baina batzuetan oso ondo konpondu gara.Eskolako jaiak oso dibertigarriak izan dira,dantzak ondo atera dira eta airobikekoak ere.Espero dut berriro ikusi ahal izatea,ere nahi izango nuke berriro lagunak izatea zeren niri gutzienez ez zait ondo iruditzen gu biok borrokatutak egotea,zeren oso ondo pasatu dugu elkarrekin.
Lagunak izan ahal gara?
Ez dakit inportatzen zaizun ala ez baina kurtsoa guztiok aprobatu dugu.
Bidali mezuren bat mezedez,erantzunez eta gauzak esanez edo kontatuz.
Ahal ba duzu deitu nire mobil zenbakira eta itzegiten dugu.
Ba dekozu messenger?
Badekozu messenger deitzen ba didazu mobilera ematen dizut nirea eta zu ematen didazu zurea nahi ba duzu.
Eskolako jaiei buruz zerbait kontatuko dizugu ni eta Julenek:kanpaitzuz joan ziren mosorratutak 1. eta 2.mailako neska batzuk.Laugarren mailatik aurrera bakarrik arropa normalarekin joan ziren jantzitak baina ROKE joan zen pirataren trajez jantzita eta ez zen itzusia.Eskolako jaiak egun bat baino lehen seigarren mailako naskak egon ginen negarrez eta 2.mailako bi neskak ere.Bueno espero dugu ondo pasatzen egotea eta zure oberena opa dugu.Erantzun mesedez.BTKL=betiko lagunak.
Luis zelan kolombian¿?
Badakizu norekin tokatu zaigun institutuan¿?:Mireia eta Garazi;Samantha eta Iraide;Mikel eta Yerai;Julen eta Cezar;Imanol.
5 gela egongo dira:A,B,C,D eta E;zeren eta 20 pertsonak errepikatu dute 1 mailatik.
Bueno ez dakigu zer gehiago kontatu beraz AGUR ETA ONDO PASA!!
eskerrik asko mezu guzti horiengatik,asko poztu naiz irakurri dudanean gogoratu didazue lagun asko ditudala eta beti nirekin edukiko ditudala. Ez dut kolombian denbora asko eduki idazteko. Pozten naiz berriro zuekin emen egotea.Eskolatik pasatuko naiz (debereak itzi behar ditudalako)broma da.Handik pasatuko naiz ONDO PASA PORRAK!!!!
eskerrik asko mezu guzti horiengatik,asko poztu naiz irakurri dudanean gogoratu didazue lagun asko ditudala eta beti nirekin edukiko ditudala. Ez dut kolombian denbora asko eduki idazteko. Pozten naiz berriro zuekin emen egotea.Eskolatik pasatuko naiz (debereak itzi behar ditudalako)broma da.Handik pasatuko naiz ONDO PASA PORRAK!!!!