GURE TXITAK JAIO DIRA
Gure eskolan txitak jaio dira. Orain dela hogeita hiru egun inkubadoran jarritako hamazortzi arrautzetatik sei txita jaio ziren:Hodeitxo, Horitxo, Kattalin, Izartxo, Ilargi eta Eguzki.Poxpolinen arrautzak ere izan genituen, baina zoritxarrez ez ziren jaio. Lehenengo mailako gelan ditugu txita zaratatsuak baina harrigarria bada ere azalpenak entzun eta oso formal daude. Jadanik pixka bat hasi dira. Gora gure txitak!
Handiak egiten direnean Inmaren baserrira eramango ditugu, bertan leku aproposagoa izango dute eta. Ama eta aita oso onak izan gara eta egunero janari-edaria eman eta kaiola garbitu dugu. Euskera piloa entzun dute eta euskaldun peto-petoak dira. Ez dute pio-pio esaten, ez, gureek txio-txio esaten dute.
Zoriontsuak izan txita maiteak!

Zabaldu
del.icio.us