Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

GORA INAUTERIAK !

Pasa den ostiralean , otsailak 20, Zamudioko Eskolan inauteriak ospatu genituen. Haur hezkuntzakoak txino mozorrotuta joan ziren eta eskola osoa txino txikiz beteta geratu zen: urdinak, horiak, berdeak eta gorriak.txinoaktxinoak

Lehen eta bigarren mailakoak eskimal mozorrotu ziren. Iglu dotorea eta pankarta polit bat prestatu zuten: Zamudioztarrok Ipar polora goaz! Dantza izugarri martxosoa egin zuten "Agur Euskal Herria" abestiarekin.
3.mailakoak rockero eta pijo mozorrotu ziren, "Esaidazu" abestia dantzatu eta kantatu zuten.ESKIMAL

Azkenik 4., 5. eta 6.mailakoak rapero mozorrotu ziren eta benetako raperoen itxura zuten, Selektah Kolektiboaren abesti batekin, izugarrizko dantzak egiten hasi zirenean.

Herriko kaleetatik Euskal Inauterien dantzak dantzatu genituen . Gero, eskolara bueltatu ginenean, txokolate gozoa edan eta guk asmatutako koreografiak aurkeztu genituen guraso guztien aurrean. Denok primeran pasatu genuen!!

 

 

 

AndereƱo bat Paris Hiltonen jantziekin mozorrotuta joan zen eta ia inork ez zuen ezagutu!!!

p1030946.JPG p1030932.JPG

Froga dibertigarri honekin Antzokiz-antzoki bidaiarekin bukatu genuen. Aste Santuko oporrak eta gero bidai berriarekin hasiko gara!Aurrera bidaiari ausartak!(Talde eragilea)

 


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzunak(2) »

  1. Markel — 2009-03-24 - 12:43:13 GMT 1

    Hau da hau kuadrila, euskara bultzatu beharrean txinatarrez hasi ez zaizkigu ba!!! Ni berriz zuen alderantziz nabil gazteleraz ezin irakatsiz. Aiako haurrek euskaraz bakarrik egiten dute eta pilo bat kostatzen zaie gazteleraz ulertu eta hitzegitea. Nora egin behar dezute aurtengo bidaia? Igande honetan izan naiz berriro Getxoko zubia eta ikusten eta Zamudiotarrez gogoratu naiz. Ondo segi eta laister arte.

  2. zamudioko bidaiari ausartak — 2009-05-29 - 14:34:54 GMT 1

    Aian, bai ederto, etor zaitez Zamudiora berriro ze hemen daukazu barrikada.
    Hor lan gutxi dago eta hemen gainezka gabiltz,. euskera, txinatarra eta hainbat eta hainbat hizkuntza ikasten.

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>