http://zamudiokoeskola.nireblog.com Gure blogarekin ikasi, dibertitu eta gozatuko duzu! Mon, 29 Jun 2009 13:32:53 +0100 http://static.nireblog.com/imagenes/logo.png http://zamudiokoeskola.nireblog.com http://nireblog.com ESKOLAKO JAIA:Zamudioztarrak Amerikan http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2009/06/26/eskolako-jaiazamudioztarrak-amerikan http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2009/06/26/eskolako-jaiazamudioztarrak-amerikan Azken froga heldu da! Eskolako jairako Amerikako dantzak, antzerkiak eta kantak ikasi, asko entsaiatu eta dotore eta txukun ekainaren 19an guraso guztien aurrean aurkeztu behar ditugu.Lana , urduritasuna, errieta bat edo bi entzun behar, baina...ze ondo pasatzen dogun egun horretan!itsasontzian

Goizeko hamarretan Eskolan egon behar gara eta ondoren hemen daukazue egun horretako egitaraua:

-10:30etan Euskaldunak Amerikan ikuskizuna.

  • 1.maila: ¨Sioux taldea basamortutik¨antzerkia.

indians32.jpg

  • 2.maila: Nikaraguako erritmoa.
  • 1.eta 2. maila:¨Euskaldunak gara¨ abestia eta dantza.
  • 3.maila: Argentinako tangoa dantzatzen.
  • 4,5 eta 6.mailak:Cow boy dantzak.
  • HHko 3,4 eta 5 urtekoak:Euskal artzainak eta pelotariak Amerikan.asterixj.jpg

-11:30etan Aerobic erakustaldia.

-12:30 etan Puzgarriak, jokoak eta tailerrak.

-14:30etan Herri Bazkaria.

-16:00 Puzgarriak eta jokoak.

-18:00 Erromeria ¨Txanogorritxu Rock.

-17:30 Ustekabea !! txikientzat.

ONDO PASA ETA FORMAL IBILI!

Comments

]]>
Fri, 26 Jun 2009 13:32:19 +0100
ASTERIX ETA OBELIX "KOMIKIETAN" http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2009/05/29/asterix-eta-obelix-komikietan http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2009/05/29/asterix-eta-obelix-komikietan  Froga guztiak apurka-apurka bagoaz betetzen, aste honetan komiki bat asmatzea tokatu zaigu.

Asterixen tripean klikeatu eta... zer egongo da barruan?

komikienportada.JPG

Comments

]]>
Fri, 29 May 2009 14:28:16 +0100
EUSKALDUNAK AMERIKARA GOAZ! http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2009/05/28/euskaldunak-amerikara-goaz http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2009/05/28/euskaldunak-amerikara-goaz 6urpekari.JPGBai bidaiari ausartak hiruhilabete honetan Amerikara goaz! Ipar Amerikara,Ertamerikara eta Hego Amerikara.Jakin dugu, gure irakasleak horrela azalduta, gure arbasoak ere Amerikara joan zirela lan bila. Euskaldun asko artzain, pilotari, "vaquero"... edo abenturazale joan ziren XIX eta XX.mendeetan Amerikara.

belenpilotari.JPG

 Gu ez goaz lan bila, baina lan ederra  egin beharko  dugu Amerikara heltzeko: euskara parra-parra egin, froga guztiak ondo bete, lan txukunak egin ... eta garrantzitsuena dibertitu eta gozatu!

Bidai honetarako lagun ausartak eta jatorrak aukeratu ditugu. Nortzuk? ASTERIX ETA OBELIX, bai horixe! Baina... eta nola joan? Ba, talde bakoitzak bere urpekaria prestatu eta margotu  du.Prest bagaude ABANTE!

3urpekari.JPG

45urpekari.JPG1urpekari.JPG

Comments

]]>
Thu, 28 May 2009 14:44:00 +0100
HERRI KIROLAK http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2009/03/23/herri-kirolak http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2009/03/23/herri-kirolak Pasa den ostiralean, martxoak 6,  5. eta 6.mailako neska- mutilak Marijerekin,  Heziketa Fisikoko irakaslea,  Deriora joan ginen trenez. Herri Kirolen erakusketa bat ikusi genuen. Han Iñaki deitutako mutil batek azaldu zigun Euskal Herriko herri desberdinetako kirolak nolakoak ziren eta zer nolako tresnak erabiltzen ziren. Ondoren bideo bat ikusi genuen horri buruz. Oso ondo pasatu eta asko ikasi genuen.

neskak-trontzan.jpg

 

ANIMA ZAITEZTE ERAKUSKETA IKUSTERA!!!!!!

 

5. eta 6. mailakoek

 

Comments

]]>
Mon, 23 Mar 2009 15:06:03 +0100
IDAZLEAK ESKOLAN: YOLANDA ARRIETA GUREKIN http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2009/03/18/idazleak-eskolan-yolanda-arrieta-gurekin http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2009/03/18/idazleak-eskolan-yolanda-arrieta-gurekin Aste honetan , martxoak 6, Yolanda Arrieta idazlea egon da gurekin. Sentikortasunaz eta irudimenaz baliatuz, "Denboraren kanta kontuak" liburua aurkeztu zigun. Urtaroak, hilabeteak, egunak, egunaren atalak eta orduak azaldu zizkigun modu erraz eta jatorriaz. Testu poetiko horretan, denbora- ideia bera natura eta eguneroko eginkizunekin lotuta agertzen da beti.

Comments

]]>
Wed, 18 Mar 2009 15:46:47 +0100
GORA INAUTERIAK ! http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2009/03/11/gora-inauteriak http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2009/03/11/gora-inauteriak Pasa den ostiralean , otsailak 20, Zamudioko Eskolan inauteriak ospatu genituen. Haur hezkuntzakoak txino mozorrotuta joan ziren eta eskola osoa txino txikiz beteta geratu zen: urdinak, horiak, berdeak eta gorriak.txinoaktxinoak

Lehen eta bigarren mailakoak eskimal mozorrotu ziren. Iglu dotorea eta pankarta polit bat prestatu zuten: Zamudioztarrok Ipar polora goaz! Dantza izugarri martxosoa egin zuten "Agur Euskal Herria" abestiarekin.
3.mailakoak rockero eta pijo mozorrotu ziren, "Esaidazu" abestia dantzatu eta kantatu zuten.ESKIMAL

Azkenik 4., 5. eta 6.mailakoak rapero mozorrotu ziren eta benetako raperoen itxura zuten, Selektah Kolektiboaren abesti batekin, izugarrizko dantzak egiten hasi zirenean.

Herriko kaleetatik Euskal Inauterien dantzak dantzatu genituen . Gero, eskolara bueltatu ginenean, txokolate gozoa edan eta guk asmatutako koreografiak aurkeztu genituen guraso guztien aurrean. Denok primeran pasatu genuen!!

 

 

 

Andereño bat Paris Hiltonen jantziekin mozorrotuta joan zen eta ia inork ez zuen ezagutu!!!

p1030946.JPG p1030932.JPG

Froga dibertigarri honekin Antzokiz-antzoki bidaiarekin bukatu genuen. Aste Santuko oporrak eta gero bidai berriarekin hasiko gara!Aurrera bidaiari ausartak!(Talde eragilea)

 

Comments

]]>
Wed, 11 Mar 2009 13:06:59 +0100
GURE TXITAK JAIO DIRA http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2009/01/21/gure-txitak-jaio-dira http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2009/01/21/gure-txitak-jaio-dira Gure eskolan txitak jaio dira. Orain dela hogeita hiru egun inkubadoran jarritako hamazortzi arrautzetatik sei txita jaio ziren:Hodeitxo, Horitxo, Kattalin, Izartxo, Ilargi eta Eguzki.Poxpolinen arrautzak ere izan genituen, baina zoritxarrez ez ziren jaio. Lehenengo mailako gelan ditugu txita zaratatsuak baina harrigarria bada ere azalpenak entzun eta oso formal daude. Jadanik pixka bat hasi dira. Gora gure txitak!

Handiak egiten direnean Inmaren baserrira eramango ditugu, bertan leku aproposagoa izango dute eta. Ama eta aita oso onak izan gara eta egunero janari-edaria eman eta kaiola garbitu dugu. Euskera piloa entzun dute eta euskaldun peto-petoak dira. Ez dute pio-pio esaten, ez, gureek txio-txio esaten dute.

Zoriontsuak izan txita maiteak!

Comments

]]>
Wed, 21 Jan 2009 15:47:13 +0100
ANTZOKIZ ANTZOKI POZ-POZIK http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2009/01/14/antzokiz-antzoki-poz-pozik http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2009/01/14/antzokiz-antzoki-poz-pozik Barakaldoko antzoki politan izan gara ¨Bremengo musikariak¨antzezlana ikusten.Oso ondo antzeztu zuten bertako aktore eta aktoresa zoragarri horiek.Lehen hezkuntzako ikasle guztiek joan ginen egun ezberdinetan eta primeran pasatu genuen...bueno... hoberen... hasiera ziklokoek.

Froga batzuk ere gaindituta daude:kometa erraldoiak margoztea, antzerkiak, kantak, dantzak prestatu eta musikari eta dantzari famatuen biografiak landu, hormairudiak egin eta ikaskideei kontatu. Baina guretzako garrantzitsuena EUSKERAZ EGITEA da eta hori ia-ia denok bete dugu.

1.mailakoek Errusiar koro bat osatu zuten eta Kattalin abeztu zuten, 2.mailakoek Strauss-en valsa dotore dantzatu eta liluratuta geratu ginen. Gero 3.mailakoen txanda izan zen eta Bremengo Musikarien antzerkia ederto baten antzeztu zuten.4-5 eta 6.mailetan biografiak landu genituen, haien artean: The Uski's,Juan Crisostomo de Arriaga,Donostiko Orfeoia,Selekta Kolektiboa eta Gatibu . Eskailerako batzarrean beesteei azaldu, hormairudiak erakutsi eta talde hoiekin elkarrizketa imaginarioak egin genituen.Asko ikasi eta dibertitu ginen.Orain musika tresnak egiten ari gara eta dantza klasikoa eta modernoa entsaiatzen. Ez dakigu zer gertatuko den baina ederto pasatzen dugu eta ...aurrera!

dantza

Comments

]]>
Wed, 14 Jan 2009 15:49:37 +0100
BIDAIATZEN HASI GARA http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2008/11/12/bidaiatzen-hasi-gara http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2008/11/12/bidaiatzen-hasi-gara Pasaden ostegunean hasi zen gure bidaia.Han Bremengo musikariak,lamia,Printze txikia eta Hamelingo txirularia egon ziren gurekin.PRINTZE

Ederto pasatu genuen! Kometak izan ziren gure tramankuluak, eta haien gainean musika eta dantzaren mundura joango gara.JAIA

Talde eragilekoek antzerki bat prestatu genuen:

 

Printze txikia:-. Hemen nago! Bakarrik! Planeta txiki honetan ! Neure Bremengo lagunak etortzekotan geratu ziren. Nola demontre helduko dira honaino? Hemen ez dago ez trenik, ez autobusik.. ezta aireporturik!

Bremengo Musikariak heltzen dira.

-. Kaixo, Kaixo ! ! ! Heldu gara ! (elkar besarkatu, bostekoa eman...)

 

Abestia:

Bremengo musikariak garaJAIALDIA

Planeta hontara etorri gara

Printze Txikia gure laguna

Bidai batera gonbidatzera (Bis)

Prin-. Ze bidai da hori? Zertaz zabiltzate berbetan?

 

Bat-batean... Hamelingo Txirularia sartzen da (patinetean) zarataka, eta barrezka...

 

Ham-. Neuk esango dizuet ! ! ! (txirulagaz buruan kolpea jo eta denak lokartzen dira)

 

Esplikazioa ematen du.

 

Ham-. Ni ez nago hauek bezain nekatua eta bidaia hastera noa, zuok zuon tramankulua duzuenean hasi ahalko duzue. NI BANOAAAA ! ! !KOMETEKIN

 

(Lamia atzetik irteten da, musika psikodelikoagaz)

 

Guk Lamiok, gure hankak direla eta, ezin dugu bidai asko egin. Gainera, Hamelingo txirulariaren doinuek izutu egiten gaituzte, baina... Euskaraz parra parra entzuteak, agertarazten gaitu. Beraz, gure laguntza behar baduzue, hemendik aurrera Zamudioko eskolan EUSKARAZ ! ! ! Agur!

 

 

 Hemen dago gure antzerkitxoa eta bertan oso dotore gaude! Lan izugarria izan da baina benetan polita geratu dela. Zuen iritziak nahi ditugu ,beraz, idatzi gure blogean. Ez izan lotsatiak!3

 

 

 

 

 

Comments

]]>
Wed, 12 Nov 2008 15:28:25 +0100
LASAI BIDAIARI AUSARTAK, HEMEN GAUDE BERRIRO BIDAIATZEKO PREST! http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2008/10/01/lasai-bidaiari-ausartak-hemen-gaude-berriro-bidaiatzeko-prest http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2008/10/01/lasai-bidaiari-ausartak-hemen-gaude-berriro-bidaiatzeko-prest

Hemen gaude berriro bidai berri batekin eta aurten musikarekin batera bidaiatuko dugu Euskal Herriko antzokietatik.
ARRIAGA
Musika entzun, dantzak ikasi, ikuskizun zoragarriekin gozatu, gure herriko dantzariak eta musikariak ezagutu eta ondo polito pasatzea, hori da gure asmoa.Etorri gurekin. Zamudioko Eskolako bidaiari ausartak prest gaude!
TEATRO

Comments

]]>
Wed, 01 Oct 2008 10:06:03 +0100
Azkenengo txangoa:Getxoko Aquariuma http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2008/06/23/azkenengo-txangoagetxoko-aquariuma http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2008/06/23/azkenengo-txangoagetxoko-aquariuma "Itsasoa etxe barruan" , "20OOO legoa itsazpeko bidaian".... eta hauek bezalako beste hainbat ipuinetan abentura ugari bizi ahal izan ditugu, horregatik aukeratu genuen Getxoko Aquariuma, liburu hauetako protagonistak ezagutzeko...arrainak.

Marrazoen arrainkumeak, olagarroak, morerak,itsa izarrak... eta gure kostaldeko hainbat eta hainbat arrain ezagutu genituen.

Batzuk, hondartzetan ikusiak eta beste batzuk itsas barrenekoak,baina guztietaz gauza bitxiak ikasi genituen.

Algak eta koralen artean ur beroko kolorinetako arrainak ikusteko auGetxokera izan genuen.Han "Nemo" filmeko protagonistak azaldu zitzaizkigun.

Oso ikustaldi bitxia eta interesgarria izan zen.

Bukatzeko eta eguraldiak lagunduta Getxoko kirol portuan bazkaldu , jolastu... eta ederto pasatu genuen!

5.Maila

Comments

]]>
Mon, 23 Jun 2008 13:32:22 +0100
Merezi duzulako http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2008/06/05/merezi-duzulako http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2008/06/05/merezi-duzulako Luisen motxila ez dago hutsik

Jaio nintzen tokian etxe handi asko daude, kolonbiako hiribura da hain zuzen eta Bogota du izena. Bertan, familia handia daukat: izeko eta osabak, lehengusu eta lehengusinak eta baita lagun asko ere, adibidez Lucho da orain burura etorri zaidan horietariko bat.

Egun batzuk barru hara joango naiz oporretan eta guztiak ikusiko ditut.

Sei urte nituenean, hegazkina hartu eta hango familia eta lagunak utzi nituen eta Burgosera etorri nintzen Frantziatik eta Bartzelonatik bidaiatu eta gero. Ez zen lehenengo aldiz nik hegazkin bat hartzen nuena. Izan ere, txikiagoa nintzenean beste bat hartu nuen Venezuelara joateko.merezi 1

Burgos ez zitzaidan gehiegi gustatu, hotz handia egiten zuen eta zaila izaten zen lagunak kalean topatzea, horrexegatik pozik etorri nintzen Euskal Herrira, aldatzeko gogoa neukan.

Garai hartako gogoramen onak ditut: Bakioko hondartzara joan ginena eguna pasatzera, eskolako lehen egunak, nire ondoan izan ziren andereño eta lagunak, euskara ikasteko gogoa ...

Zazpi urterekin etorri nintzen Zamudioko eskolara, pozik sartu nintzen eskolan. Nahiz eta pentsatu euskara oso hizkuntza zaila zela, baneukan gogoa beste hizkuntza bat ikasteko eta uste dut lortu dudala. Eskolan izan nuen lehen andereño Bea izan zen, eta Cristinarekin batera lagundu zidaten euskararekin hasierako urtean. Oraindik gogoratzen dut eskatzen zidatena ez nuela egiten, hitz batzuk ulertzen ez nituelako. Ez nuen gaizki hartzen, “errakuntzetatik ikasten da" eta uste dut hori normala dela. Andereño eta maisu guztiei eman nahi dizkiet eskerrak, baina bereziki nire buruan batzuk toki berezia izango dute: Marije, Gloria, Belen ...

Eskolako motxilan gauza asko sartu ditut: euskara, irakasleak, lagunak, ... Bai, lagun onak ere egin ditut: seigarren mailako Mikel eta Yerai eta 5. mailako Ane, Nerea eta Nahia. Baita ere Mikel Urdangarin Non geratzen den denbora” eta Hertzaina taldearen “Aitormena” kantak motxilan dauzkat Bernardo Atxagaren “Xola eta basurdea” liburuarekin batera.

Datorren urtean Institutoan egongo naiz eta bertan ikasiko dut. Hemen ezagutu dudana uztea apurtxo bat kostatuko zaidala esan behar dut, baina jakin ezazue ez naizela bakarrik joango, motxila gauza txikiez beteta daukat eta niretzako gauza txikiek garrantzia handia dute. Baina gauza positiboak bilatzen animatuko naiz:

  • Lagun berriak egingo ditut eta hemengoak ez ditut galduko. Pozik nago nire lagun onenak elkarrekin zoriontsu daudelako, eta gainera blog honen bitartez jarraituko dut zuekin harremana izaten;
  • Hemen ikasi dudana barruan daukat eta aterako dut ahal dudan guztietan.

Kolore argia aukeratu dut euskara margotzeko. Gauza alaiak kolore argiez margotzen dira, eta niretzako euskara alaia da.


Comments

]]>
Thu, 05 Jun 2008 12:52:57 +0100
Eskolako asanblada http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2008/05/19/eskolako-asanblada http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2008/05/19/eskolako-asanblada Azkenean heldu da eguna. Hainbeste lan egin ondoren, guztiok gela bakoitzeko ipuin bana entzuteko aukera izan dugu.

zam-asm-2.jpg

Beti bezala, guztiok elkartu gara eskaileretako batzarrean eta prest izan gara asmatutako ipuin onenetariko batzuk irakurtzeko eta entzuteko. Lan zaila, ezta? Agian, besteen aurrean agertzen garenean urduri jartzen garelako. Baina dena ondo atera da. Ipuin politak entzun ditugu eta ederto pasatu dugu.

irakurketa prestatzen

Aurreko frogen emaitzak ere ezagutu ditugu eta gehienok ondo bete ditugula entzun dugu. Bete ez dutenek saiatuko direla konpromisoa hartu dute.

Asanblada amaitzeko hurrengo egunetan prestatu behar ditugun frogak jaso ditugu:

Hurrengo frogak ekainaren 5ean eta 21ean, larunbateko eskolako jaian, egin beharko ditugu.

Eskolako jaian "Ipuinen mundura" joango gara eta LH-koek Peter Pan ipuina landuko dugu. Gai horren inguruan mozorratuko gara, hau da, Peter Pan, Kanpaitxu, Wendy, Garfio kapitaina, piratak eta ume galduak izango gara. Egun horretarako piraten inguruko abestiak eta koreografiak prestatu beharko ditugu. Abestiak hauek izango dira:

- Lehen mailakoek: "Pirata hanka motza".

- Bigarren mailakoek: "Itsasontzi baten".

- Hirugarren eta laugarren mailakoek: "Piraten abestia".

- Bosgarren mailakoek: "Bandera, untzi eta kalabera".

- Seigarren mailakoek:"Pirata egurzangoa".

Beraz, badakizue, ikasi, ondo prestatu eta mozorroak aurkitu edo egin.

Comments

]]>
Mon, 19 May 2008 16:16:40 +0100
GURE IPUINAK http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2008/05/19/gure-ipuinak http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2008/05/19/gure-ipuinak Hemen duzue hirugarren mailako Arelyk asmatu duen ipuina. Beste ipuinak ikusteko egin klik hemen.

PRINTZESAREN ZAPATAK

Bazen behin, Zamudioko herrian Leire izena zuen printzesa polit bat. Leire oso triste zegoen. Zapatak galdu zitzaizkion basoan. Bila eta bila aritu zen, baina ez zituen aurkitzen. Oso nekatuta zegoenez, lo hartu zuen zuhaitz baten alboan.

Bitartean, Sander printze dotorea, basotik zebilen paseatzen. Bat-batean, Sanderrek urtxintxa txiki bat ikusi zuen, ahoan zapata zuela. Urtxintxak printzea ikustean, beldurtu eta korrika bizian alde egin zuen. Orduan, Sanderrek zapata hartu zuen. Zapata apurtuta zegoen, urtxintxak koska egin ziolako. Sanderri nazka eman zion, animaliaren adurra zuelako. Horregatik, zapata bota egin zuen. Printzeak, orduan, bere ibilaldiarekin jarraitu zuen. zapatilak.jpg

Sander txistuka eta kantari hasi zen eta Leire esnatu zuen. Leirek printzea ikusi eta ea zapatarik ikusi ote zuen galdetu zion. Sanderrek baietz erantzun zion, baina apurtuta zegoenez, bota egin zuela gaineratu zuen. Leire penatuta geratu zen eta printzea, orduan, piska bat errudun sentitu zen.

Horrexegatik, zera esan zion printzesari:

- Egon lasai, nik zapata dotoreak egiten dakit eta zuri inoiz egin ditudan politenak oparituko dizkizut.

Honela, biak pozik geratu ziren.

Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta irten dadila Zamudioko plazan!

 

 

 

Comments

]]>
Mon, 19 May 2008 12:07:16 +0100
Gure ipuinak idazten http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2008/05/07/gure-ipuinak-idazten http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2008/05/07/gure-ipuinak-idazten Ordua heldu da guk geuk gure ipuinak asmatzeko. Baina, nondik hasi?
ipuinak idazten
Irudimenari laguntzeko irudi batzuk aukeratu ditugu eta horrela errazagoa egingo zaizue, ezta? Guztien artean bat hartu, zure lagunarekin batera arkatza zorroztu eta ipuin zoragarria asmatu!
gure ipuinak zapatak
Ez ahaztu datorren eskailerako batzarrean ipuin kontalariak izango zaretela.
ANIMO ETA ONDO PRESTATU!

Comments

]]>
Wed, 07 May 2008 11:31:16 +0100
Atzera begira: egindakoa gogoratuz http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2008/05/07/atzera-begira-egindakoa-gogoratuz http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2008/05/07/atzera-begira-egindakoa-gogoratuz Gogoratzen zarete nola abiatu ginen ipuinen mundura? Martxoko ostegun hartan kotxe hegalariak prestatu, mozorro magikoak jantzi eta "Sekula betiko" lurraldeko bidea hartu genuen.

Ipuin bidaiaren hasiera

">Zabaldu begiak eta gogorarazi!!

Comments

]]>
Wed, 07 May 2008 11:17:47 +0100
Gure eskola ipuina bihurtu zen http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2008/05/06/gure-eskola-ipuina-bihurtu-zen http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2008/05/06/gure-eskola-ipuina-bihurtu-zen Ipuin mundura goaz


Erakusketa ikusteko argazkiaren gainean sakatu

Bazen behin Txorierriko eskola urdin-urdin bat. Urdina zerua bezala, itsasoa bezala edota ume txiki batzuen begi handiak bezala. Baina bertako ikasle askok kolore gehiago nahi zuten:gorriak eta berdeak, moreak, arrosak eta horiak...Ostadarraren kolore guztiak!

- Baina nola lortu gure eskola kolore guzti hoiekin margoztea?, -esaten zuten kezkatuta.

Halako batean Haur Hezkuntzako ume bati otu zitzaion : "Ipuin mundua"  eskolan sartuko dugu.

Eta pentsatu eta egin.

Horrela eskola kolorez eta fantasiaz bete genuen.

Comments

]]>
Tue, 06 May 2008 13:20:00 +0100
Kamishibai: Txakur galdua http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2008/04/25/kamishibai-txakur-galdua http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2008/04/25/kamishibai-txakur-galdua

Ez dakigu seguru, baina uste dugu kamishibai gutxi euskaraz egina daudela. Hau zorte hau! gure neska mutil hauei esker badaude mundu honetan hiru ipuin gehiago euskaraz guztiok gozatzeko! Gora 6. mailakoak!

Comments

]]>
Fri, 25 Apr 2008 08:40:50 +0100
Kamishibai: Hegan egin nahi zuen txoria http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2008/04/25/kamishibai-hegan-egin-nahi-zuen-txoria http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2008/04/25/kamishibai-hegan-egin-nahi-zuen-txoria Hona hemen, liburu egunean Zamudioko liburutegian egin genuena, ondo pasa gure ipuinarekin!

Comments

]]>
Fri, 25 Apr 2008 08:38:52 +0100
Kamishibai: Harria http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2008/04/25/kamishibai-harria http://zamudiokoeskola.nireblog.com/post/2008/04/25/kamishibai-harria Liburuaren egunean Zamudioko liburutegian hiru ipuin antzeztu genituen Kamishibai teknika erabiliz. Ondo pasa genuen eta asko gustatu zitzaizkigun 6. mailakoek egindako ipuinak. Orain hemen daukazue HARRI ipuina, nahi duzuenean patxadaz berriro ikusi ahal izateko.

Comments

]]>
Fri, 25 Apr 2008 08:36:27 +0100